Gaur, abenduak 14, jarriko dira salgai Gabonetako kontzerturako sarrerak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abe. 14a, 14:46
Kontzertuaren une bat, artxiboko argazki baten.

Abenduaren 22an izango da Gabonetako kontzertua, frontoian (20:30). Sarrerak gaur, hilak 14, jarriko dira salgai Seminarixoko leihatilan (18:00-20:00), eta baita hilaren 15ean eta 20an ere. Horrez gain, internetez eta egunean bertan (19:30) erosi ahalko dira frontoian bertan. Prezioa da zortzi euro eta pertsona bakoitzak sei sarrera erosi ditzake gehienez.

Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako Musika Bandak hartuko dute parte emanaldian eta sarrerak abenduaren 14an jarriko dituzte salgai.

Bi aukera

Abenduaren 14an, 15ean eta 20an, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da Seminarixoko leihatila zabalik sarrerak erosi ahal izateko. Horrez gain, https://www.ticket.kutxabank.es/ atarian ere erosteko aukera egongo da. Sarreren prezioa 8 eurokoa izango da eta pertsona bakoitzak gehienez, sei sarrera erosi ahal izango ditu. Kontzertuaren egunean ere, abenduaren 22an, 19:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila sarrerak erosteko.

Akatsa Goiena aldizkariko abenduaren 5eko alean

Goiena aldizkariko 796. zenbakiko 22. orrialdean argitaratu den albistean iragartzen zena –sarrerak abenduaren 5etik aurrerako jarriko zirela salgai, alegia– ez da zuzena. Goienak argitaratutako albisteak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du aldez aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak