"Punta-puntako" gaztak dastatuko dituzte hilaren 12an Uberan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abe. 4a, 15:23
Pikunieta baserriko gazta. Argazkia: Pikunieta.

Ereindajan denda-topagunearen eta Uberako auzo elkartearen eskutik, "punta-puntako" gazta dastatzea egingo dute abenduaren 12an Uberako Jaolatza elkartean (19:00). Antzuolako Pikunieta baserriko Josebe Blancok eta Aretxabaletako Gazteluko Haitz gaztaren ekoizle Lur Pagoagak gidatuko dute saioa.

"Lehenengoak eskarmentu handia dauka gaztagintza eta laborantza ekologikoan eta bigarrena hasi berria da kontu horretan; gazta egiten hasi da antzina-antzinako moduan. Fusio oso interesgarria izango da", adierazi dute antolatzaileek. Ogibidea gertutik ezagutzeaz gain, askotariko behi, ardi eta ahuntz gaztak dastatu ahalko da.

Abenduaren 6an zabalik

Bestalde, Joan XXIII. plazan dagoen Ereindajan denda-topagunea zabalik egongo da etzi, Espainiako Konstituzioaren eguna: "Ez dugu zer ospatu", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak