32 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Bergaran, lapurreta saiakera egotzita

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abe. 3a, 13:29

Ertzaintzak jakitera eman duenez, goizaldeko 02:00ak inguruan egin dute atxiloketa, ustez Bergarako banketxe bateko kutxazain automatikotik dirua lapurtzen saiatu ondoren.

Dirudienez, pertsona bat kutxazainak manipulatzen aritu da dirua lapurtzeko asmotan eta alarma-zentralak abisua eman du. Bertaratu diren agenteek abisuko ezaugarriekin bat zetorren pertsona bat aurkitu dute gertaeraren inguruan. Azaldu dutenez, pertsona horrek labana bat zeraman mahuka barruan ezkutatuta, eta agenteek kendu egin diote.

Jarraian ertzainek, bi kutxazain manipulatuta zeudela egiaztatu dute, eta "gizonezkoak berak kutxazainetan lapurreta egiten saiatu dela aitortu du". Ondorioz, agenteek gizonezkoa atxilotu egin dute, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak