Mikel Linazisoro eskalatzaile bergararra Euskadiko txapeldun hiru kategoriatan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 2a, 09:00
Mikel Linazisoro eskalatzaile bergararra.

18 urte baditu ere maila absolutuko txapelketan nagusitu da, eta 2020an Tokion jokatzekoak diren Joko Olinpikoetarako prestatuko du hautagaitza.

Emaitza bikainekin itzuli zen aurreko aste bukaeran Mikel Linazisoro eskalatzaile bergararra Iruñean jokatutako Euskadiko txapelketatik. Hiru garaipen lortu zituen; izan ere, abiadura, boulder eta zailtasun modalitateetan nagusitu zen. Hiru lorpen horiek ekarri diote Overall izeneko Euskadiko saria ere bereganatzea. 

Honekin Linazisorok amaitutzat ematen du 2018ko lehiaketen egutegia. Atseden hartzeko eta beste modu bateko prestaketa egiteko baliatuko du orain denbora. Zalantzarik gabe ondo prestatu beharko du 2019ko egutegia; izan ere, forman dago eta erronka garrantzitsuak ditu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak