Biboteen enkantean 300 euro lortu ditu MovemBer Garak

Mireia Bikuña 2018ko abe. 1a, 15:31
Bergarako bibotedunen talde-argazkia. Argazkia: Jon Andueza.

60 bibote moztu dituzte Bergaran egindako ekitaldian. Musika emanaldia, argazki saioa eta afaria izan dira azaroa bukatzeko egindako ekitaldiak. "Bikain bukatu dugu. Gustura egindako ekintzekin eta jasotako erantzunarekin", esan du Joxu Aranak.

Lehen ekitaldia  Azkaiter Pelox-ek eta Santim Banki taldeek kontzertua izan da. Irala kalean bildu ziren bibotedunak kontzerturako eta MovemBergara abestia entzuteko. "Emanaldi ederra izan da. Lastima, kontzertua hasi eta segituan euria hasi izana", dio Aranak.

 

Ostean, talde argazkia egin dute. Aurten, 132 bibotedun egon dira Bergaran. Argazkirako 80 bat elkartu dira, eta horietatik, 60k moztu dute bibotea ondoren egindako enkantean. "Hasierako prezioa bost eurokoa zen, eta lehiaren bat edo beste egon ostean, 300 euro batu ditugu Movember Fundazioarendako".

Ostean, afaltzeko elkartu dira guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak