Seminarixoako eskaintza: bihar, 'Ergelak' antzezlana eta, domekan, Lurpekariak musika taldea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko azaroaren 30a

Bi ekitaldi izango dira aste bukaeran Seminarixoan. Bihar, zapatua, Ergelak antzezlana eskainiko du Txalo antzerki taldeak. Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreak izango dira protagonistak. Domekan, Lurpekariak taldearen musikaz gozatzeko aukera egongo da.

Bihar, zapatua, Ergelak antzezlana eskainiko du Txalo antzerki taldeak. Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreak izango dira protagonistak: bere arazo ekonomikoak konpondu gura dituen gizonezkoa proba psikologiko batzuetara aurkeztuko da. Proba horien atzean, baina, iruzurra aurkituko du. Iruzur horretatik irteteko, eta istorioa gaizki amai ez dadin, bere onena eman beharko du protagonistak. Umorea eta misterioa izango dira antzezlanaren ardatz. Bihar izango da emanaldia, 19:00etan.

Euskal musika tradizionala oinarri duen proiektua

Domekan, aldiz, Lurpekariak proiektu berria izango da protagonista. Seikote formatuan arituko dira, eta, euskal musika tradizionala oinarri duten arren, musikarien eskarmentua tarteko, estiloen mugak gaindituko dituzte. Itsasotik iturria diskoa aurkeztuko dute etzi, domeka, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak