Kerexetaegia Hegokoa trikuharria berreraikitzeko lanak amaitu dituzte

Maialen Regueiro 2018ko aza. 29a, 15:19

Urria eta azaroa bitartean burutu dira lanak, Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa egin ostean, EHUko eta UNEDeko irakasleek osatutako talde multidisziplinar baten eskutik. 

Kerexetaegia Hegokoa trikuharria

Bergarako, Elgoibarko eta Soraluzeko herriak lotzen dituen Dolmenen Ibilbidean dago. Trikuharria Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren parte da eta estazio megalitikoa sailkatutako Kultura Ondasun izendatuta dago, Monumentu Multzo kategoriarekin, eta 16 monumentuk osatzen dute gaur egun. Hala, Dolmenen Ibilbidera gerturatzen direnek Kerexetaegia Hegokoa trikuharria jatorrizko egoeran ikusiko dute. 

Berreraikitze lanak

Berreraikitze lanak bi arlotan egin dituzte: inguruko landarediari dagokionean, babes-eraztun bat jarri da eta elementua estaltzen zuen landaredia kendu egin da. Bestetik, trikuharriaren kamara berreraiki da. Hala ere, desagertutako tumuluaren zati batzuk berreskuratu dira. Prozesu guztian monumentuaren jatorrizko materiala berrerabili da, inguruan sakabanaturik aurkitutakoa. Trikuharriak, hein handi batean, bere jatorrizko egoera berreskuratu du; egitura egonkor eta sendoa du orain eta bisitariek erraz ikusi eta ulertu ahal izango dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak