Elkartasun doinuak Goikobalu abesbatzarekin

Maider Arregi 2018ko azaroaren 28a

Caritasek antolatuta, Fair Saturday mugimenduarekin bat egingo du Goikobalu abesbatzak aurten. Gizartean inpaktua duen mundu mailako kultura mugimendua da #fairsaturday. Hala. Goikobaluk zapatuan emanaldia eskainiko du.

Emanaldia, 20:00etan, San Juan Bataiatzailearen Parrokian izango da. "Kontzertuak bi zati izango ditu. Huescan abestutako errepertorioaren oso antzekoa da. Lehen zatian, Vizente Goikoetxearen meza abestuko dugu; bigarrenean, berriz, herri kantu sorta bat", azaldu du Juan Antonio Barriocanal zuzendariak.  "Ondoren, Sara jatetxera joango gara afaltzera eta Santa Zezilia igaro berri dela ospatzera", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak