'Hasieratik +' diskoa aurkeztu du Nomadak talde bergararrak

Mirari Altube Arrese 2018ko aza. 27a, 08:10

Nomadak taldeko kideak diskoa eskuartean dutela. Argazkia: Nomadak.

Diskoa eskuartean, Bilbon egin du aurkezpen ekitaldia Bergarako taldeak. Hamar abesti dituen Hasieratik + lana oso landua dela adierazi dute, eta mezu positiboz beteta dator: "Gelditzen zaituen horri bizkarra eman eta aurrera egiteko mezua zabaldu nahi dugu".

Iazko udazkenean taldea aurkezteko kamioi batera igo eta bira egin zuten hainbat herritan zehar. Ondoren, abesti batzuk aurreratu zituzten sare sozialetan, bideoklip batekin batera; eta orain, Hasieratik + disko fisikoa kaleratu dute, baita Esnatu singlearen bideoklipa zabaldu ere. 

Kutsu elektroniko gehiago sartu dituzte, betiere doinu dantzagarriak ahaztu gabe. Disko oso landua dela adierazi dute: "Melodiei buelta asko eman diegu eta kanta hauek kaleratzeak beste hainbat kanta kanpoan geratu direla esan nahi du. Hitzak ere asko landu ditugu, gure ideia azaltzeko eta entzulearengana modurik egokienean iristeko lan asko egin dugu". Diskoa taldeak berak produzitu du eta grabaketak Mutrikuko AME estudiotan egin dituzte 2017 eta 2018 urteen artean, Axular Arizmendiren gidaritzapean.

Durangoko Azoka eta kontzertuak

Durangoko Azokan egongo direla  iragarri dute, (Goienkale 47), eta zuzenekoak ere egingo dituzte. Hona hemen data batzuk:

  • 2018ko abenduaren 6an: Durango, Ahotsenea
  • 2019ko urtarrilaren 18an: Bergara, Seminarixoa
  • 2019ko otsailaren 8a: Azpeitia, San Agustin
  • 2019ko otsailaren 16a: Oñati, Gaztelekua
  • 2019k maiatzaren 2a: Cerdanyola del Valles, Dresden aretoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak