Ezin etxean irabazi

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 25a, 20:04

Irribarria eta Zabaleta gehiago izan dira eta 15-22 hartu dituzte mendean Elezkano II eta Rezusta. Etxean ekin dio Binakako Txapalketari Rezustak, Bergaran, baina ezin izan du zaleen aurrean garaipena eskuratu.

Irabazten hasi dira Elezkano II eta Rezusta (4-1), baina ondoren urdinek aurre hartu diete eta uneoro oso gertu ibili diren arren, 13na berdindu bai, baina ezin izan dira aurretik jarri. Hortik aurrera Irribarria eta Zabaleta aldea handituz joan dira eta azkenerako, zazpi tantoko aldea lortu dute (15-22). Elezkanok eta Rezustak, beraz, porrotarekin hasi dute txapelketa, eta lehen garaipena datorren astean lortu beharko dute, Ezkurdiaren eta Ladis Galarzaren aurka. Partidu hori, gainera, Bartzelonan jokatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak