Polizia-etxetako eta epaitegitako garbitzaileak euren egoera salatu dute Bergarako epaitegi aurrean

Mirari Altube Arrese 2018ko aza. 23a, 17:17

Bergarako epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Gipuzkoako polizia-etxetako eta epaitegitako garbitzaileek. Salatu gura izan dute kale-garbitzaileekin alderatuta soldatetan duten aldea. 

ELAk jakinarazi du alde hori %13koa dela polizia-etxetako langileekiko eta %7koa epaitegitan dihardutenekiko. "Hiru sektoreak administrazioaren azpikontratak izanik ere ezberdintasun garbia dago beren artean: kale-garbiketan %80 gizonezkoak dira eta beste bi sektoreetan %95 emakumezkoak. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Segurtasun Sailek aukera ezin hobea dute praktikan jartzeko berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa".

Langile horiek dagoeneko 65 egun daramatzate greban, irailaren 19az geroztik hain zuzen ere. Garbialdi enpresak behin betiko konponbidea lortzeko negoziazio seriorik ez duela abian jarri gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak