Euskararen Egunaren harira lehiaketa antolatu du Danobatgroup-ek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko aza. 23a, 10:16

Euskara aldean, erabili lanean lelopean abiatu du DanobatGroup taldeak Euskaren Egunaren harira antolatu duten lehiaketa.

Bergarako kooperatibak sorreratik izan du euskararekiko sentsibilizazioa; bai langileei begira eta baita gizarteari begira ere. Hala, bide horri jarraituta antolatu dute Euskararen Eguneko lehiaketa.Edonork parte har dezake lehiaketan; abenduaren 3ko 23:59an amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea.

Galdetegi bat bete behar da parte hartzeko. Galdetegian agertzen diren galderen erantzunak Danobatgroup.eus atarian aurki daitezke. Galdetegia bete eta bidali ondoren, parte hartzaileak landetxe batean aste bukaera pasatzeko zozketan parte hartuko du. Galdetegiak sei galdera ditu: horrez gain, hitz teknikoen itzulpenen ariketa bat ere jasotzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak