Oñatin aldi baterako bizi diren asilo eskatzaileak, Bergarako Mariaren Lagundian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko aza. 21a, 14:56

Ikasleek asilo eskatzaileekin egin dute lasterka, besteak beste.

Urtero moduan, Maria Haurra eguna ospatu dute gaur Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxean. Ikasturtean zehar, Nirekin, Zurekin, Elkarrekin lelopean martxan jarri duten kanpainaren barruan, Oñatin denboraldi baterako bizitzen dauden asilo eskatzaileak gonbidatu dituzte gaur.

40 bat asilo eskatzaile egon dira, eta goizean zehar, ikasleekin batera hainbat dinamika egin dituzte; Bergara ezagutu dute ikasleen azalpenak entzunez, bertako herri-kirolak praktikatu dituzte eta bokata solidarioa bazkaldu dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak