'Agian bai' flashmob-a abenduaren 15ean grabatuko da

Maialen Regueiro 2018ko aza. 21a, 13:57

Bergarako Musika Eskolak antolatutako Agian bai flashmob-a, abenduaren 15ean grabatuko da Irala kalean, 13:00etatik aurrera. Ekimen honetan parte hartzeko moduaren arabera, izena eman beharko da eta horretarako azken eguna azaroaren 26a izango da. 

Bergarako Musika Eskolak herritarrei flashmob-ean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan die. Adinak ez du garrantziarik eta 500 pertsonek parte hartzea gustatuko litzaieke. 

Jarraitu beharreko pausoak

Flashmob-ean parte hartu nahi duenak bergarakoflashmob@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko du, flashmob-ean parte hartu nahi duela adieraziz. Grabaketan taldeka zein bakarka hartu daiteke parte, baina hori mezuan adieraztea komenigarria da, baita instrumento bat jotzen agertu behar bada ere. Taldeka agertzearen kasuan, taldearen izena eta partaide kopurua aipatu behar dira. 

Zine zuzendari gisa

Norbaitek zine zuzendari gisa parte hartu nahiko balu, helbide berera mezu bat bidali dezala bere asmoa adieraziz. Dena den, zuzendari lanak burutzeko ezinbestekoa da, bideo eta soinua grabatu ahal izango duen gailu bat izatea. 

Publiko gisa

Herritarrek publiko gisa ere hartu dezakete parte. Horretarako ez da izena eman behar, grabaketa egunean Irala kalera gerturatzearekin nahikoa izango da. Hori bai, bukaeran ezinbestekoa izango da txalo egitea. 

Entsegu egun bakarra

Flashmob-a grabatu aurretik, entsegu egun bat antolatu du Bergarako Musika Eskolak. Abenduaren 3a izango da horretarako eguna, Musika Eskolako entsaio aretoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak