Jokin Etxabek txirrindularitzatik erretiroa hartzea erabaki du

Xabier Urtzelai 2018ko aza. 21a, 10:44

Bergarako txirrindulari Jokin Etxabek sare sozialetan zintzilikatutako gutun bidez adierazi du erretiroa hartzen duela, ez duela profesionalismora salto egiteko borrokan jarraituko.

"Hainbat astez hausnartzen egon eta gero txirrindularitza uztea erabaki dut. Ez da erabaki erraza izan, urte asko izan direlako kirol honi eskaini dizkiodanak, baina une aproposa dela uste dut. Kirol jarduera honekin asko gozatu dut, eta gozatzen jarraitzen dut, baina ez dut erreta edo haserre amaitu gura.

Nahiz eta bizikleta gainean jarraitzeko hainbat eskaintza izan –etxetik oso urrun– ez nuen aparteko etorkizunik ikusten, ezta nire helburu propioak asetuko zituztenik ere. Txirrindulari profesional moduan hazteko ahalegina egin nuen, kanpora joan nintzen, eta bidean esperientzia txarren bat ere bizitzea tokatu izan zait.

Baina, denborak aurrera egin ahala konturatzen zara kirol arloan aurrerapauso bat eman gura baduzu etxean egon behar duzula, etxeko talderen batekin izan behar dela, hemen baliabideak daudelako, eta hori izan da nire benetako helburua. Zentzu horretan, nire ibilbide profesionala beste urtebetez luzatzeak ez luke zentzurik izango, eta egoera hau erabat justua ez dela uste dudan arren nire eskuetan zegoen dena egin dut, eta ez da posible izan.

Ibilbide berri bati ekingo diot nire bizitzan, eta urte hauetan ondoan izan ditudan pertsona guztiak ditut gogoan, laguntzen, ni formatzen, eta nire kirol ametsengatik borrokan. Milla esker.

Jokin Etxabe".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak