Amodiozko Gutunen Lehiaketa aurkeztuta, urtarrilaren 6a izango da lanak aurkezteko epea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko aza. 20a, 12:19
2017ko lehiaketako sari banaketa ekitaldia.

Beste urte batez Jardunek martxan jarri du Amodiozko Gutunen eta Esaldien Lehiaketa. Urtarrilaren 6a izango da gutunak aurkezteko azkeneko eguna; esaldien kasuan, urtarrilaren 24a izango da esaldiak bidaltzeko epea.

Jardun euskara elkarteak aurkeztu du 27. aldiz antolatu duen Amodiozko Gutunen Lehiaketa. Lehiaketan parte har dezake 2004an edo lehenago jaiotako edonork. Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatzitakoak izan beharko dute. DIN A4 orrian aurkeztu beharko dira, eskuz edo ordenagailuz idatzita.

Nora bidali gutunak

Gutunak aurkezteko azkeneko eguna 2019ko urtarrilaren 6a izango da. Gutunak bidali beharko dira Jardunek Bergarako Errotalde jauregian duen lokalera; edo amodiozkogutunak@gmail.com helbidera.

Esaldien lehiaketa

Ibilbide motzagoa du esaldien lehiaketak: hirugarren aldiz antolatu dute. Edonork parte har dezake eta pertsona bakoitzak gura beste esaldi idatz ditzake. Amodiozko esaldia whatshappez edo mezuz bidal daiteke 605 71 24 69 telefono zenbakira edo emailez amodiozkogutunak@gmail.com helbidera, 2019ko urtarrilaren 24a baino lehen.

Sariak

Gutunen kasuan sariak izango dira: lehenengoak 500 euro, bigarrenak 250 euro, bergarar onenak 150 euro eta 26 urtetik beherakoen saria 150 euro. Esaldien kasuan, aldiz: esaldi onenak 100 euro jasoko ditu. Sariak otsailaren 14an banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak