2.600 bergararrek eman dute izena, baina oraindik badago lekua

Maialen Regueiro 2018ko aza. 20a, 12:03

Euskaraldia gertu dago eta dagoeneko 2.600 bergararrek eman dute izena. Hala ere, ostegunera arte izena emateko aukera egongo da, Barrenkaleko lokalean edota www.euskaraldia.eus atarian. 

Izen-ematea zabalik

Barrenkaleko lokala gaur, bihar eta etzi egongo da zabalik, goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez, berriz, 16:30etatik 19:30etara. 

Hasiera ekitaldia, ostegunean

Euskaraldiaren lehenengo eguna azaroaren 23a da, baina Bergarako antolatzaileek azaroaren 22rako antolatu dute hasiera ekitaldia. Hala, arratsaldeko 19:00etan, herriko plazan, Belarriprest eta Ahobiziren jaitsiera izango da. Euskaraldian izena eman duten guztiei eskatzen zaie, ostegunean plazara gerturatzeko txapa hartuta baina jantzi barik. Ekitaldiaren ondoren, herriko kaleetan zehar kantujira izango da, herriko musikari, abesbatza talde, erraldoi eta abarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak