Hiru maila
Adinaren araberako hiru maila zehaztu dituzte: A maila (3-6 urte), B maila (7-9 urte) eta C maila (10-12 urte). Hala, maila bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du eta lehenengo seiri diplomak emango zaizkie.
Postalaren ezaugarriak
Postalen neurria orri laurdenekoa izan behar da eta hobe da kartulinan entregatzea, noski irudia gabonei buruzkoa izan beharko da. Postal bakoitzaren atzealdean partaidearen izen-abizenak eta adina jarri beharko dira.