Bergarako Musika Eskolak Santa Zezilia eguna ospatuko du ostegunean

Maialen Regueiro 2018ko aza. 19a, 15:51

Santa Zezilia eguna ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Bergarako Musika Eskolak. 17:30etan Musika Eskolan hasi eta San Martin plazaraino kalejira burutuko dute eta ordu berean, trikitilariak plaza beretik irtengo dira herriko kaleak animatzeko. 18:00ak aldera, ekitaldi bat egingo da plazan eta herri guztia dago gonbidatua Euskal Herrian Euskaraz kantua abestera. Eguna amaitzeko, txokolatea banatuko da gerturatzen diren guztien artean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak