"Espero moduan joan zen dena, sarrera guztiak agortuta zeudenez, aurrez bagenekien gaztetxea beteko zela; oso giro ona izan zen taularen gainean zein ikusleen artean. Publikoan herriko zaleez gainera, besteak beste, Tafallatik, Eibartik, Beasaindik, Azpeititik, eta Iruñetik etorri ziren asko zeuden", kontatu du Brigade Loco taldeko kide Oier Aperribaik.
19:30etan, DJ Aifilekin hasi zen jaialdia; ondoren, Tafallakoek hartu zuten lekukoa 22:30ean eta ordu betera ekin zioten jotzeari Azken Sustraiak taldeak. Goizaldeko ordu batetan heldu zen anfitrioien txanda, aurrez Kartzela Zaharrean jotakoak ziren arren, atzokoa kontzertua berezia zen Brigada Loco-koentzat lan kaleratu berria –Ekintzek dute hitza– aurkeztea zelako helburua. Gustura daude zaleen artean diskoak izan duen harrera onarekin: "Disko asko saltzen ari gara, eta atzo gaztetxean, eraman genuen ia merchandising guztia agortu zen, kamiseta gutxi batzuk geratu zitzaizkigun. Eskerrik asko gaztetxekoei eta atzo laguntzen ibiltzen ziren lagun guztiei! ".
Tafallako Rotten XIII taldea zapatuan Bergarako Kartzela Zaharrean.
Hurrengoa, Ormaiztegin
Dagoeneko ari dira Brigada Loco taldekoak eskainiko dituzten kontzertu zerrenda osatzen: "Azaroak 30ean Ormaiztegin joko dugu; abenduak 1ean Oiartzunen izango gara, Arrasaten abenduaren 14an, eta Iruñean abenduaren 21ean".