Frontoia jendez beteta zegoela, kontzertu berezia egin du Bergarako Musika Bandak

Miren Arregi Amasorrain 2018ko aza. 18a, 15:33

'Bergarako ereserkia eta Elkarteen Martxan II' deritzon diskoa aurkezteko kontzertua izan da; baita Santa Zeziliaren omenezkoa ere. Bitorianatxo, erraldoiak... ezustekoek ere izan dute tokia.

Diskoaren izenburuak ez du zalantzarako tokirik uzten. Bergarako ereserkia, Pobres y alegres  martxa ezaguna, eta herriko elkarteei eskainitako beste 12 pieza grabatu baitituzte horretan. Bergarako ereserkia, gainera, letra eta guzti ere grabatu dute. Hala, horren bi bertsio jaso dituzte diskoan. Bata instrumentala; bestean, berriz, Aitzol Mujikak ahotsa ipini die Juan Martin Elexpururen hitzei.

12:30ean eman diote hasiera kontzertuari, Pobres y alegres martxarekin. Une horretan, Bitorianatxo azaldu da eta ikusleek txaloz egin diote harrera. Bigarren pieza, Txomin Mujika elgoibartarraren Zuloa martxa, konposatzaileak berak zuzendu du. Ondoren etorri dira Gorla, Artatse, San Migelpe, Aizepe, Erraldoien Martxa –zeinetan erraldoiek hartu duten protagonismoa–, Sagarpe, Lokatza, Gaztetxeruntz, Aritzeta eta Bergarako ereserkia. Hain zuzen ere, Aitzol Mujikak abestu du azken hori. Asko eta askorendako, kontzertuko unerik hunkigarriena izan da.

Diskoa salgai ipini dute bost eurotan. Martitzenetik aurrera, liburutegian edota Udaleko Kultura Zerbitzuan eskuratu ahalko dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak