Kantuak pop eta jazz artean sortu, eta elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan nahastu dituzte. Diskoa Beasaingo Pottoko estudioan grabatu dute, Fredi Pelaez musikari eta soinu teknikariarekin, eta Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Beñat Barandiaran (gitarra), Juantxo Zeberio (teklatuak) y Elene Arandia (ahotsa) osatutako boskoteak Karlos Linazasoro eta Harkaitz Cano idazleen elkarlana izan du berriz ere kantuen hitzetan.
Eskarmentu handiko taldea
Tenpora taldea ibilbide luzeko bost musikarik osatzen dute (Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Katamalo, Maddi Oihenart...). 2013ko martxoan elkartu ziren lehen aldiz, eta talde soinu sendoaren bilaketa-prozesua abian jartzeko asmoz argitaratutako maketa eta lehen diskoa plazaratu ondoren (Mundu berria, 2015), bigarren lanean dagoeneko heldutasuna atzeman izango da euren musikan.