Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak inoiz baino arrakastatsuagoak izan dira

Maialen Regueiro 2018ko aza. 13a, 10:44

Edizio hau urriaren 15ean hasi eta azaroaren 12an bukatu da eta iaz baino emaitza hobeak lortu dira. Aurten, bidelagun gehiago batu dira ekimenera, eta Debagoienetik kanpo ere hizlari, parte-hartzaile eta entzule asko erakarri ditu, Euskal Herri mailako eta Espainiako Estatuan zientzian eta berrikuntzan erreferente diren hainbat erakunde eta eragile alboan izan direlarik. 

Bergara Historic Site

Aurtengo jardunaldien baitan, Bergarak zientziaz jantzitako herria dela erakusten duen izendapen garrantzitsuenetakoa jaso du, wolframioaren aurkikuntza eta isolamendua gauzatu izanagatik.

Ekintza ugari

Edizio honetan, inoiz baino ekintza gehiago antolatu dira: 12 hitzaldi, lehiaketak, antzezlanak, azoka, erakusketa eta  topaketa, besteak beste. Horrez gain, hezkuntzara bideratutako eskaintza zabala ere izan da: Nanoteknologia tailerra, Tramankulu mekanikoen erakusketa eta Pieza gonbidatua, esate baterako. 

Berrikuntzak

Emakumeen papera ezagutzera emateko asmoz, aurten Emakume zientzialaririk ezagutzen? lehiaketa burutu da eta LH6ko 31 ikaslek parte hartu dute, 16 lan aurkeztuz.

Hizlariak

Aurten ere kanpotik etortzen diren diziplina anitzetako hizlariez gain, hainbat herritarrek jardunaldietarako propio hartzen duten lana, beraien jakinduria eta ezagutza zabalduz.

Wolfram Encounterra

Aurtengo edizioan, 100 lagunen bueltan egon da parte-hartzea. Aurten ekintza gehiago pasa dituzte larunbatetik igandera, eta 2019an ere asmo hori dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak