Ate nagusia behartu ostean sartu ziren lapurrak gaztetxean eta dirua izan da eraman dutena, "normalean egoten dena baino gehiago". Hala ere, Kartzela zaharra osatzen duten kolektiboek gaineratu dute lanean jarraituko dutela: "Ez digute lapurtuko sekula lanerako gogoa, ondo pasatzeko grina eta indarra xaxatzeko indarra. Egoera honi aurre egiteko antolatuko diren ekintzei adi egoteko eskatzen dizuegu". Ekitaldi horien artean, Gabonetarako elkartasun jaialdi bat antolatzeko asmoa dute, baina oraindik ez dute ezer zehaztu.