Orwellen eleberria inspirazio iturri hartuta, bizi dugun garaiekin analogia egin nahi izan dute aipatutako diskoan eta bederatzi kantu bildu dituzte, tartean Punk Kid, Vertigo edota Forever Jung, pasarte ilunak nagusi direlarik. Indie eszenan talde erreferente bat bilakatu da Illinoiseko taldea 1995ean, Cap´n Jazz taldea banatu ostean, euren ibilbideari ekin ziotenetik.
Tim Kinsella liderrarekin batera, Melina Ausikaitis (gitarra eta ahotsa), Bobby Burg (baxua), Theo Katsaounis (bateria) eta Jeremy Boyle (gitarra) izango dira Seminarixoko agertokian.