Easo disko berriko aurkezpen biraren amaieran, Bergarako Seminarixoa bisitatu zuen atzo Izarok. Bergarar asko zegoen ikusleen artean, baina baita kanpotik etorritako lagunak ere.
Lehen bi kantuetan publikoa hotz xamar hasi zen, baina pixkanaka berotuz joan ziren, eta amaieran koruak abestu zituzten Izarok eta ikusleek elkarrekin. Kantariak parte hartzeko eskatu zien, eta ikusleek ez zuten hutsik egin.
Abeslariak aipatu zuen Seminarixoa areto "polita eta txukuna" dela, eta aretoaren akustika primeran egokitu zen bere ahots goxora. Ordu eta laurden inguru iraun zuen zuzenekoak, eta amaieran ikusle zein artista, denak gustura. Ikusleak kanta gehiago entzuteko gosez geratu ziren, baina hori musikarien hizkuntzan seinale paregabea ei da.