Umeen lasterketa 15:00etan hasiko da eta honako ibilbidea izango du: Fraiskozuri, Zurradero Palmerako biribilgunea, Ibargarai, Irala, Barrenkale eta Plaza. Kale horietan hain zuzen, ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo da.
Helduen lasterketa 16:30ean hasiko da Soraluzen, eta ordu horretarako ondoren zehazten diren guneak itxita izango dira ibilgailuendako:
- Lizaria kalea: NAFEReko biribilgunetik herri barrurantz moztuta.
- Zubieta kalea: herritik kanporanzako norabidea bakarrik izango du.
- Herri Lagunakeko zubia, Zurradero, Ibargarai (Elementaletik Palmerako biribilgunera bitartean), Fraiskozuri eta Bideberri: ibilgailuendako itxita.
- Bolura, Artekaletik joan ahal izango da.
Autobusei dagokionez hainbat geltoki bertan behera utziko dituzte lasterketak iraun bitartean:
- Pesako autobusak: Ibargarai 9 eta Oxirondoko geltokiak bertan behera.
- Herribusa: Herri Lagunak eta Ibargarai 48 geltokiak bertan behera.
Taxi geltokia, Ibargarai 46an egongo da (Bendingaren aurrean).
Udaletik adierazi dutenez 19:00etarako bukatuta izango da lasterketa eta zirkulazioa bere onera bueltatzea espero dute.