Gobernuak azaldu du Seminarixoa aretoaren horniketa zatika egin behar izan dela inbertsio handia izan delako: "Baina 2019ko lehen hiruhilekoan Seminarixo aretoak filmak proiektatzeko beharrezkoak dituen ekipamendu guztiak izango ditu eta zinema komertziala emango da Bergaran".
Prozedura irekia
Zinema aparatuaren erosketa prozedura ireki bidez egingo da, eta puntuazioa hala banatuko da: eskaintza ekonomikoa (55 puntu), bermeak (5 puntu), ekipamenduaren kalitatea (35 puntu) eta hobekuntzak (5 puntu).Lizitazioan parte hartzeko proposamenak udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira azaroaren 14ko 13:00ak baino lehen.