Bisita gidatu antzeztua, biharko Gaba Beltzari hasiera emateko

Maialen Regueiro 2018ko urr. 30a, 16:30

Legenardun batek Gaba Beltza eta Bergarako alde zaharraren inguruan dauden kontakizunak azalduko ditu bihar 20:00etan hasita. Gaztelaniazko bisita gidatu antzeztua, berriz 22:00etan hasiko da. 

Beste urte betez, Bergarako kartzela zaharrean ospatuko dute bihar, Gaba Beltza. Antolakuntzak hau adierazi du: "Legenardun (leproso) gisa Bergaran Erdi Aroan bizi zen pertsonaia bat hartu dugu; legenarra harrapatu, eta hil egin zen. Pertsonaia hau mamu moduan agertuko da eta Bergarako alde zaharreko kontakizunak kontatuko dizkigu". Bisita gidatu antzeztua amaitu ostean, "beldurrezko eta fantasiazko film labur saio golfoari" emango diote hasiera. Horren ostean, eta Gaba Beltzari jarraipena emateko asmoz, mozorro festa hasiko da. DJ Wolf-Framiok eta beste munstro batzuek alaituko dute kartzela zaharra; beraz, musikarik ez da faltako. Herritarrak mozorrotuta joatea nahi dute antolatzaileek, eta baita arima txarrak uxatu eta ondo pasatzea ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak