Bergarako historian sakontzeko hitzaldiak eskainiko dira azarotik urtarrilera bitartean

Maialen Regueiro 2018ko urr. 29a, 10:43

Bergarako 750. urteurreneko ekitaldien baitan, hitzaldi sorta antolatu dute herriko historian sakontzeko. Hitzaldi hauen helburua aurrera begiratzea eta iraganagatik ikastea da. 

Hitzaldi gehienak leku eta ordu berean izango dira (asteazkenetan 19:00etan, Irizar jauregian, salbuespen batzuekin). Gai bakoitza jorratzeko gainera, aditu bat arituko da. 

Egitaraua

  • Azaroak 6, asteartea: Seminarixoan 11:00etan, Espionaje y azar en el aislamiento del wolframio. Hizlaria: Pascual Román Polo. Azpigaia: Wolframioa eta RSBAP. Gaztelaniaz. 
  • Azaroak 14, asteazkena: Irizar jauregian 19:00etan, Euskararen presentzia Bergarako historian zehar. Hizlaria: Jerardo Elortza. Azpigaia: Euskara eta hiribildua. Euskaraz.
  • Azaroak 21, asteazkena: Irizar jauregian 19:00etan. Bergara gizartea industrializazio aurretik. Hizlaria: Juantxo Madariaga. Azpigaia: Gizartea. Euskaraz.
  • Azaroak 24, larunbata: Osoko bilkura aretoan 12:00etan. Apellidos, linajes y casas solariegas de Bergara. Hizlaria: Patxi Larrañaga. Azpigaia: Bergarako leinuak. Gaztelaniaz.
  • Azaroak 28, asteazkena: Irizar jauregian 19:00etan. El patrimonio arquitectónico en Bergara durante la Edad moderna. Hizlaria: Jesus Angel Gil Massa. Azpigaia: Baserriaren joan-etorriak. Gaztelaniaz. 
  • Abenduak 13, osteguna: Irizar jauregian 19:00etan. Historia de los labradores y caseríos de Bergara. Hizlaria: Alberto Santana.
  • Abenduak 19, asteazkena: Irizar jauregian 19:00etan. Bergarako balioak. Hizlaria: Miguel Lazpiur. Gaztelaniaz.
  • Urtarrilak 9, asteazkena: Irizar jauregian 19:00etan. Emakumearen papera historian. Hizlaria: Idoia Arrieta. Azpigaia: Emakumea. Euskaraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak