Euskadiko karate txapelketan lan ona egin dute bergararrek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko urriaren 26a

Euskadiko txapelketan parte hartu duten borrokalariak. Argazkia: Joxean Iñarra.

Bergarako karate borrokalariak Anoetan jokatutako Euskadiko txapelketan izan dira. Lan ona egin dute, eta "pozik" itzuli dira.

Anoetan jokatutako Euskadiko karate txapelketan ondoko postuak lortu zituzten bergararrek: kadete mailan, Nora Linazisoro bigarren sailkatu zen; Ainhoa Salillas eta Naia Perez , hirugarren; Nahia Etxarri eta Saioa Leturia, laugarren. Gazteetan, Maialen Martin hirugarren sailkatu zen eta 21 urtez azpikoetan Joseba Perez de Aguado, laugarren.

Gipuzkoako txapeldunak

Nabarmendu behar da aipatutako guztiak Gipuzkoako txapeldunak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak