Beste behin, Santa Marina parrokiak hartu zuen atzo Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitako kontzertua. 19. aldia du aurten zikloak, eta atzokoa, Bergaran egitekoa zen bigarren eta azken kontzertua izan zen.
Bertaratu zirenek Donostiako kontserbatorioan irakaslea den Loreto Aramendi organo-jotzaileak jotako piezekin gozatu ahal izan zuten; baina organoaz gain egon zen bestelako protagonistarik. Izan ere, Donostiako Orfeoiaren zuzendari den José Antonio Sainz Alfarok zuzentzen duen Arv-Vocem abesbatzak eta Pedro Miguel Aginaga biolinistak ere eskaini zuten emanaldia.