Egubakoitzean, Bergararen sorrerari buruzko hitzaldia egin zuen Jose Mari Larrañagak, eta han ere erretiratu asko batu zen. "Sorreraren zati bat bakarrik kontatu zigun. Beste, hurrengo baterako utzi dugu".
Antolatzaileak "oso pozik eta gustura" daude Kultura Astearen baita egindako hitzorduak izandako erantzunarekin. Hitzaldiak, antzerki emanaldiak, erakusketa, eta musika emanaldia egin dituzte, besteak beste.