Txapa irratiko denboraldi berria aurkeztu dute

Maialen Regueiro 2018ko urriaren 21a

Atzo egin zuten Bergarako Gaztetxean, Txapa irratiko denboraldi berriaren aurkezpena. Horretarako, irratiko arduradunak taulagainera igo eta aurtengo denboraldiak emango duenaren berri eman zuten. Ondoren, What a band talde bergararrak, Thousand tons of steel disko berria aurkeztu zuen. Ekitaldiarekin amaitzeko, Txapa jaiari hasiera eman zioten dj-ek lagunduta. 

Gaurko hitzordua

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da BBAX distortsioen munduan taldearen emanaldia Kartzela zaharrean. Ondoren, Isuo ta Kezman bikoteak Bihar akaso disko berria aurkeztuko dute. Bi emanaldi hauetaz gozatzeko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak