Wolframioa abiapuntu hartuta, Bergarako Udalak herriaren zientzia eta historia batzen dituen Wolfram Goxoa proiektua jarri zuen martxan eta urtebeteko prozesuaren ondoren gaur postre hau dastatzeko aukera izan da lehen aldiz.
Bergarako Udalak hala eskatuta Basque Culinary Centerreko sukaldariek sortu dute postrea eta Bergarako hainbat gozogileri hau produzitzeko ikastaroak eman ondoren larunbatetik aurrera salgai izango da herriko puntu hauetan:
- Bolintxo okindegiak
- Ogiberri okindegiak
- Larrañaga gozotegia
- Lasa jatetxea
- Zumelaga jatetxea