Txapa irratiko denboraldi berria hasteko Txapada erradikala asteburua antolatu dute Bergarako kartzela zaharrean.
The Potes arrasatearrek diskoa aurkeztuko dute
Egubakoitzean, hilaren 19an, The Potes talde arrasatearrak euren lehen diskoa aurkeztuko du: Ametsak dira egi erabat bete aurretik. Kontzerturako sarrera 5 eurokoa izango da. Emanaldi berezia izango da; Jul taldekidea Bergarako gaztetxean hil zen eta horregatik leku eta emanaldi "berezia" izango da taldekideendako.
What a band, disko berriarekin
Zapatuan, denboraldi berriko programazioa aurkeztuko dute, 22:30ean. Ondoren, What a band bergararrek Thousand tons of steel disko berria aurkeztuko dute. Gaua ondo amaitzeko Txapa jaia egingo dute: Haus of beats eta Dj Turtukiña musikariak arituko dira musika jartzen. Sarrera 5 euro.
Behi bideko andere xuriak
Domekan, 18:00etan, BBAX Distortsioen Munduan eta Isuo ta Kezman taldeak igoko dira taula gainera. Sarrera 5 euro izango da. Behi Bideko Andere Xuriak-en atzean Mirentxu Aguerre, Pantxix Bidart, Karine Etxeberri, Aline Etxeberri, Marie Bidart, Sébastien Desgrans, Jurgi Ekiza, Allande Etxeberri, Paxkal Indo, Paxkal Irigoyen… bezalako musikari handiak daude. Herri kantak oinarri hartuta, rock doinuz berrirakurtzen dituzte.
Isuo ta Kezman Urretxu-Zumarragako taldea da. Bihar akaso disko berria aurkeztuko dute.
Irrati bitartez zuzenean entzuteko aukera
Kontzertuak eta aurkezpena 97,2 frekuentzian entzuteko aukera egongo da, eta baita www.txapairratia.org helbidean zuzeneko streaming bitartez ere.