2018/10/21 12:30

Musika

Bergarako Musika Bandak emanaldia eskainiko du domekan

Bergarako Udal Pilotalekua, Bergara

Kontzertua eskainiko du Bergarako Musika Bandak domekan. 12:30ean izango da emanaldia, munizipalean. Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariaren gidaritzapean bost pieza eskainiko ditu bandak. J.V. der Roost konpositorearen Jubilus lanarekin hasiko dute kontzertua; ondoren, K. Schoonenbeek-en Fantasia super l'home armé pieza eskainiko dute; jarraian Acuarium Opus 5 suitea, J. de Meij-ena; A. Silvestriren Forrest Gump suite lanarekin jarraituko dute eta emanaldia amaituko dute M. Schneider musikariaren Boogie express piezarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak