750. urteurrenak postrea ere badu

Mirari Altube Arrese 2018ko urr. 16a, 08:21

Wolframioa abiapuntu hartuta, eta 750. urteurrenaren bueltan, postre berria gertatu du Basque Culinary Centerrek Bergarako Udalak eskatuta. Urtebeteko prozesuaren ondoren Wolfram goxoa gertu dago herritarrek dasta dezaten. Egubakoitzean, urriaren 19an, emango dute ezagutzera.

Laboratoriumen, 750. urteurrenaren harira gertatutako erakusketaren irekiera ekitaldian izango dute herritarrek lehenengoz dastatzeko aukera. Ondoren, zapatutik aurrera, herriko hainbat okindegitan, gozotegitan eta jatetxetan gertatuko dute; hona hemen: 

  • Bolintxo okindegiak
  • Ogiberri okindegiak
  • Larrañaga gozotegia
  • Lasa jatetxea
  • Zumelaga jatetxea

Bergarako Errelleno ezagunen ezaugarriak hartu dira oinarri Wolfram goxoa gertatzeko; hala, txokolatez inguratuta dagoen gorringoz betetako bizkotxoa da osagai nagusia.

Herriko gozogile, okindegi eta jatetxe guztiak gonbidatuak izan zirela gertatze prozesura eta BCCko tailerrean parte hartzeko aukera izan zutela jakinarazi dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak