"Puntu ona" lortu du Soraluce BKEk Egiaren aurka (25-25)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urr. 14a, 15:28
Soraluce BKEren erasoko jokaldi bat.

Soraluce BKEk eta Egiak 25na berdindu dute gaur, domeka, Labegaraietan. Gorabehera handiko partidua izan da, berdindua, eta bergararrek azken segundotan irabazteko aukera izan badute ere, ez dute gola egiterik lortu. "Partidua osotasunean ikusita, puntu ona lortu dugu", adierazi du Josetxo Muniategi entrenatzaileak.

Hasieran arazo handiak izan ditu etxeko taldeak, erasoan zein defentsan, eta atsedenaldira 10-12 joan dira. Bergararrek bigarren zatia ere ez dute ondo hasi baina Egiak ez du aldea larregi handitzerik lortu eta, hobeto jokatzen hastearekin batera, Soraluce BKEk aurretik jartzea lortu du (22-20). "Kontraeraso baten hiru goleko aldea lortzeko aukera izan dugu baina ez dugu asmatu eta jokaldi berean 22-21 jarri dira. Hor egon da gakoa", dio Muniategik.

Defentsan baja aipagarriak

Defentsan lan handia egiten duten etxeko taldeko bi jokalarik ezin izan dute azken txanpan lagundu, lehenak txartel gorria irabazi duelako eta bigarrenak orkatilan hartu duelako min. "Arlo fisikoan gehiago ziren baina ez dute beste urte batzuetako joko bizkorra egitea lortu; partidua osotasunean ikusita, puntu ona lortu dugu".

Ligako lehen jardunaldian porrot garbia jaso ostean bigarren jardunaldian nabarmen egin du hobera Bergarako taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak