Urriaren 25etik 28ra, hainbat emanaldi interesgarri izango dira herriko txoko ezberdinetan. Taun Taun taldekoen arabera, aurtengo mostra ere "erabat gomendagarria" izango da: "Jaialdi berezi bat da, magia osagai garrantzitsuarekin. Bertatik ez da inor axolagabe ateratzen. Ez bisita egiten duten konpainiak, ez bertako artistak, eta ezta ikusleak ere. Agertokietan gertatzen denarekin xarmatzeko eta esperimentatzeko aukera paregabea da".
Nazioarteko erreferente asko pasatu dira
Jaialdia handia ez bada ere, bere ibilbidean zehar mundu guztiko herrialdeetatik heldutako 140 artista eta konpainia baino gehiagok bisitatu dute. Besteak beste, honako hauek pasatu dira Bergaratik: Richard Bradshaw (Australia), Títeres de Yangzhou (Txina), Claudio Cinelli (Italia), Green Ginger (Erresuma Batua), Two Hands (Alemania), Hugo e Inés (Peru), Diego Stirman (Argentina), Valeria Guglietti (Italia), Espejo Negro (España), Stephen Mottram (Erresuma Batua).