Bi saio
Tailerrak Bergarako Agorrosin Kirol Gunean egingo dira bi saio teoriko-praktikotan: azaroren 6an eta 8ean, 16:30etatik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).
Izen-ematea
Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, 2018ko urriaren 10tik azaroren 2ra, Osasun-zentroan (943 035400) edo Agorrosingo kirol gunean (943 777095), bertan edo telefonoz.