Bergaran hasiko da nazioarteko organo erromantikoaren XIX. zikloa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko urr. 4a, 15:44

Organo Erromantikoaren zikloaren 19. aldiaren barruan kontzertua izango da zapatuan Santa Marina elizan (19:00), doan. Stanislav Surin organo-jotzailea izango da zapatuko protagonista, Helmut Hauskellerrekin batera. Urriaren 20an izango da ziklo barruko Bergarako hurrengo kontzertua; Loreto Aramendi organo-jotzailea izango da protagonista orduan.

Aurten ere Azkoitian, Azpeitian (Loiola) eta Bergaran izango dira emanaldiak. Eta, hain zuzen ere, zapatuan bertan Bergaran, Santa Marina parrokian, 19:00etan, emango zaio hasiera zikloari.

Urriak 6ko kontzertuan, Stanislav Surin organo jotzailea eta Helmut Hauskeller ogi-flauta jotzailea arituko dira. Eta urriaren 20an, honako hauek: Loreto Aramendi organo jotzailea, Arv-Vocem abesbatza eta Pedro Miguel Aginaga biolin jotzailea. Bi emanaldiak 19:00etan izango dira, Santa Marina parrokian, doan.

Bestalde, urriaren 28an, ziklo honen baitan, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskolako organo ikasleek kontzertua egingo dute Loiolako basilikan (Azpeitia), 19:00etan.

Ziklo honen helburua da gure ondare diren organo erromantikoei balioa eman, horien balioa ezagutzera eman eta musika esparru zabal eta interesgarri honi lekua egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak