Garaguneak 280 metro koadroko topagune bat izango du eta egunerokotasuneko hainbat ekintza burutuko dituzte. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik 09:30etik 17:00etara bitartean eta bi profesionalek egingo dute lan.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Goyeneche Fundazioak adimen urritasuna duten 260 heldu artatzen ditu, Gipuzkoan eta Bergarakoa fundazioak zabaldutako 15. egoitza izango da. Goyeneche Fundazioak, beste Garagune bat du Arrasaten, bertako erabiltzaileen erdia Bergara eta Oñatikoak direlarik.
Itxaron zerrenda dago, beraz, Bergaran Garagunea zabaltzea garrantzitsutzat jotzen dute Udalak eta Fundazioak. Izena emateko ohiko prozedura egin beharko da Udaleko Ongizate Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez, alegia.