Zapatuan egindako giza probetan, lehenengo, Mendaroko taldekoak aritu ziren 500 kiloko harria mugitzen, eta ondoren, berriz, Angiozarreko gazte taldea. Apustua ere egin zuten askok, Angiozarekoek zenbat plaza egingo zituzten, eta Unai Etxeberria izan zen irabazlea. Mendarokoek 60 plaza eta Angiozarrekoek 52 plaza egin zituzten.
Bazkaritarako, berriz, 200 bat lagun batu ziren eliza azpiko arkupeetan. Paella ederra prestatu zuten bertako bizilagunek, eta honi laguntzeko, saiheskia izan zuten. Amaitzeko, postrerako pastak eta kafea izan zuten, eta gero musika.
Omenaldia alkate ohiei
Honekin batera, aurten 90 urte betetzen dira hain justu Angiozar Bailara Bergarako udalerrian sartu zenetik eta 40 urte Angiozar Bailarako Batzarra hedatu zenetik, horretarako bereziki egin ziren lehen hauteskunde demokratikoen ostean. Hala, orduko bi alkate Moises Arriaran eta Iñaki Marzan alkate ohiek oroigarria jaso zuten.