Agorrosingo instalazioetatik ibilaldia egin zuten atzo Bergaran atletismoan ibilitako hainbat lagunek. 40 lagunetik gora batu ziren, lehengo garaiak gogoratzeko asmoarekin. Debagoienetik kanpo bizi direnak ere hurbildu ziren. Izan ere, Pili Arinek azken 50 urteetan Bergaran atletismoak emandako batu du txosten baten.
Talde argazkiak atera ostean, jatekoa eta edatekoa ere izan zuten bertaratu zirenek, eta kontu kontari jarraitu zuten lehengo anekdotak elkarri kontatzen.