San Migel jaietan murgilduko da Angiozar asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko irailaren 25a

Batukada, iazko jaietan.

Asteburuan San Migel jaiak ospatuko dituzte Angiozarren. Egitarau oparoa antolatu dute eta azpimarratu dute aurten 90 urte betetzen direla hain justu Angiozar Bailara Bergarako udalerrian sartu zenetik eta 40 urte Angiozar Bailarako Batzarra hedatu zenetik, horretarako bereziki egin ziren lehen hauteskunde demokratikoen ostean. Herri bazkarian, orduko bi alkateei "omenaldi xume" bat egingo zaie.

Moises Arriaran eta Iñaki Marzan izan ziren alkateak orduan: "Omenaldi xume bat egingo zaie garai hartan gure herriaren alde egindako lana eskertuz".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak