"Oso pozik gaude egunarekin. Iaz 150 bizikleta-zale elkartu ziren, eta aurten, 60 inguru gehiago", zioten antolatzaileek: "Bukaeran, gainera, gustura igarri ditugu. Ibilbide polita izan dela esan digute eta itzultzeko gogoarekin geratu dira asko, hortaz, gure helburuak bete dira".
Bi ibilbide eskaini diete: motza, 25 kilometrokoa eta luzea, 40 kilometrokoa; gehienek azken hori hautatu dute: "Horrek bazuen zailtasun puntua ere, baina inor ez da beldurtu horregatik, sasoi betean dauden seinale!". Arazo mekanikorik ez dela izan gaineratu dute, eta istripu txiki bat izan bada ere, ezer larririk ez. "Hori guztia jakinik, datorren urtean ere antolatzen jarraitzeko gogotsu gaude", adierazi dute antolatzaileek.