Herrikoi bederatzi taldek egin dute bat Kirola Kalera ekimenarekin: Lokatza, Beti Busti, Hanka Labanka, Burdinola, Ariznoa, Xake taldea, Shotokan karate taldea eta Bergara Kirol Elkarteko eskubaloi eta saskibaloi sailak. Parte hartze hori ikusita, kirol taldeek izan dute "jarrera irekia eta aktiboa" azpimarratu dute Udal Kirol Zerbitzutik.
Aipatzea kirol egokitua probatzeko ekimena. Seminarioko pariora gerturatu direnek gurpildun aulkian dabiltzanen azalean sartzeko aukera izan dute, edo baita begiak estaliz, itsuen rola hartzeko ere.