Domekan egingo dute Palmerakuen Bergarako martxa

Xabier Urtzelai 2018ko ira. 21a, 11:09

Irailaren 23rako, mendiko bizikleta martxa antolatu dute Bergarako Palmerakuak taldeko kideek. Bi ibilbide izango dira. Bata, luzea, 40 kilometro eta 1300 metro desnibel positiboarekin. Eta bestea, laburra, 25 kilometro eta 950 metro desnibelarekin. 

Parte-hartzaileek Trekutzeko, Elosumendiko eta Irubideko paraje eta bide zoragarriak ezagutzeko aukera izango dute. Eta, zailtasun aldetik, denetariko aukerak izango dira. Aldapa gora eta behera trebeak direnentzako bide aproposak izango dira. Eta gaztetxo zein hasiberriendako, euren mailako ibilbidea prestatu dute. Izen ematea Kirolprobak-en, edo egunean bertan (09:00, Seminarioa). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak