Danbor hotsen burrunbek koloreztatu dituzte Bergarako kaleak

Aitor Agiriano 2018ko ira. 16a, 01:07

Bergarako ekitaldi parte-hartzaileena egin dute, helduen danborrada. Udal liburutegian hasi eta San Martin plazan amaitu duten arte, gogor astindu dituzte 600 lagun inguruk danbor eta barrikak. Danborradaren ostean, San Martin Agirreren errepresentazioa egin dute plazan bertan.

Iaz eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, aurten lagun izan dute danborradan parte hartu duten 500 danbor-jole eta 75 barrika-jolek. Gogotsu, aurrez entseatutakoa erakusteko gogoz eta ilusioz atera dira 22 batailoitan banatuta.

Bergarako Udal Musika Bandak lagunduta, Umore ona, Pertxa, Lasai Toki eta San Martin izan dira jo dituzten lau martxak. Sekulako giroa herriko kaleetan barrera, parranda eta festa nagusi Bergarako San Martin jaietan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak